Egingo dugu?
Aurreko egunean nire blog pertsonalean idatzi nuen bezala aurten jende gehiagorekin batera mikroformatuak, grddl, rdfa eta web semantikoaren inguruko gai guzti horietan lan egin eta ikasteko gogoa daukat. Nik jada ikusi ahal izan ditzakezuen gauza batzuk egin ditut:
- mikromundua
- twitter nanoformats
- txiokako ekitaldiak
- bildu.net-en ere xfolk eta beste hainbat erabiltzen dira
Honetaz gain mikroformatuen inguruko teknologiei buruz zenbait gauza hitz eta esan ditut (eta aurten gehiago izango direla uste dut)
- Mikroformatuei buruzko mezu bat
- Informatikari euskaldunen bilkurarako mikroformatuak erabiltzeko deia
- Twitter (Jaiku) nanoformats aurkezpena
- IEB07n mikroformatuei buruzko aurkezpena
Ikertzen jarraitzeko mikroformatuak.com eta mikroformatuak.net domeinuak erosi nituen eta blog.mikroformatuak.com-en blog hau sortu. Mikroformatuak.net domeinuak nahi adina azpidomeinu izan ditzake eta edozeinek gai honen inguruan esperimentatzeko gogoa badu bertan hosting dohain emateko prestatuta dago. Hau da, ditudan baliabideak komunitate ikertzaile honen eskuetan jartzen ditut.
Baina ez dut bakarrik nire ikerketak edota aurrerapausoak erakusteko erabili nahi blog hau. Interesatuak zaudeten guztiak hemen parte hartzeko deia egiten dizuet. Blog honetako erabiltzaile bezala izen eman eta parte hartzen hasteko eskatzen duzuen guztiei. Eskakizun bakarra gai hauen inguruan jakintza minimo batzuk eta batez ere ikasten jarraitzeko gogoa. Hala ere, blogak bere mugak ditu eta gauzak erakusteko leku aproposa bada ere beste hainbat gauzetarako ez da. Beraz zein beste tresna beharko genituzke (wiki, zerrenda, sare sozial…) komunitate parte hartzaile horri gorputz emateko? Eta hasieran esaten nuen bezala egingo dugu?